Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2023ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1890

AGINDUA, 2023ko martxoaren 8koa, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, «Bilbao Arte Fundazioa» (Bizkaia) Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko espedientea aztertu dugu, honako zuzenbide-oinarri hauetan funtsatuta:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari dagokio, agindu bidez, «Bilbao Arte Fundazioa» (Bizkaia) inskribatzeko espedientea ebaztea, halaxe xedatzen dute-eta Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua), eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretua.

Bigarrena.– Horretarako legezko ahalmena duen pertsona batek sustatu du espediente hau, eta espedienteari funtsekotzat jotako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio. Bereziki zaindu dira Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9. artikuluak eskatzen dituen betekizunak, bai eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak eskatzen dituenak ere (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).

Hirugarrena.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordeak «Bilbao Arte Fundazioa» (Bizkaia) erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du, horrela betez Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak xedatutakoa eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak xedatutakoa (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).

Aipaturiko lege-xedapen horiek eta bidezkoak diren gainerako arau aplikagarriak ikusi ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– «Bilbao Arte Fundazioa» (Bizkaia) Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko agintzea, gaurko datarekin eta RMC-0051 erregistro-zenbakiarekin.

Bigarrena.– Inskripzio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Adiministrazio-bidea amaitzen duen aipaturiko agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontratua, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, baita ere jakinarazpenaren biharamunetik aurrera kontatuta.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala