
75. zk., 2023ko apirilaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 17 orri.)
- EPUB (1326 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1888
42/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzeko dena: 28/2023 Ebazpena, otsailaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2022ko bigarren seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako laguntzak edo dirulaguntzak argitaratzea xedatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo zeharka aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren otsailaren 21eko 28/2023 Ebazpenaren eranskinean. Ebazpen horrek Gobernu Kontseiluak 2022ko bigarren seihilekoan emandako zuzeneko laguntzak edo dirulaguntzak argitaratzen ditu, eta 2023ko martxoaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 43. zenbakian. Beraz, zuzendu eta osorik argitaratu da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 31.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
RSS