
75. zk., 2023ko apirilaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1884
802/2023 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko erakunde sanitario integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez baliogabetu egiten baita ebazpen hau: 475/2023 Ebazpena, otsailaren 24a, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Anestesiologia eta Bizkorketako atal sanitarioko burua (Patologia Kardiobaskularreko eta Kirurgia Plastikoko Atala) lanpostua betetzeko lehiaketaren deialdia egiten den.
AURREKARIAK
2023ko apirilaren 12an, otsailaren 24ko 475/2023 Ebazpena argitaratu zen EHAAn. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerenteak egindako deialdia, Anestesiologia eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buruaren (Bihotz Hodietako Patologiaren eta Kirurgia Plastikoaren Atala) lanpostua betetzeko.
Deialdian akats bat antzeman denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikulua aplikatuta, deialdia baliogabetu eta indargabetu egiten da.
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta pertsonalaren arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baliogabetzea Anestesiologia eta Bizkorketako Atal Sanitarioko buruaren (Bihotz Hodietako Patologiaren eta Kirurgia Plastikoaren Atala) lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerenteak egindakoa, eta otsailaren 24ko 475/2023 Ebazpena indargabetzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau argitara dadin adostea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2023ko apirilaren 14a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS