Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2023ko apirilaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1883

HUTS-ZUZENKETA, honako Dekretu honena: «63/2023 Dekretua, apirilaren 4koa, Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria izendatzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira, gaztelaniazko argitalpenean 63/2023 Dekretuan, apirilaren 4koa, Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria izendatzeko dena. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2023ko apirilaren 14an argitaratu zen (71. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Artikulu bakarrean,

honako hau dioen lekuan:

«Artículo único.– Nombrar Director de Gabinete y Comunicación a D. David Jesús Quintana Sánchez González.»

honela esan behar du:

«Artículo único.– Nombrar Director de Gabinete y Comunicación a D. David Jesús Quintana Sánchez.»


Azterketa dokumentala