Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2023ko apirilaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1849

AGINDUA, 2023ko martxoaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, «Jakintza Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena Batxilergo Orokorra modalitatea eskaini dezan.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren legezko ordezkariak ikastetxean Batxilergo Orokorreko modalitatea irakasteko baimena eskatuz hasitako espedientea aztertu da.

Espedientea ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena eman dute.

3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzakoa; 243/2022 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, Batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituena; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuei unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari Batxilergo Orokorreko modalitatea irakasteko baimena ematea, 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Kode-zenbakiak: 012382 (EAE) eta 20005646 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Jakintza Ikastola».

Titularra: «Jakintza Ikastola Sociedad Cooperativa».

Helbidea: Altamira Auzoa.

Udalerria: Ordizia.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 4 unitate honako osaerarekin.

• Unitate bat urte batetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• 3 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 16 unitate, 400 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 11 unitate, 330 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Orokorra» modalitateak: 4 unitate, 140 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

Bigarrena.– Batxilergo orokorreko modalitate berria baimentzeak ez dakar ikastetxeei baimendutako unitateak zabaltzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

Laugarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

Seigarrena.– Baimendutako irakaskuntzen aldaketa ofizioz inskribatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ikastetxeen Erregistroan, dagozkion erregistro-inskripzio osagarrien bidez.

AZKEN XEDAPENa

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala