Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2023ko apirilaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1832

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko martxoaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua – Next GenerationEU), laguntza-programaren oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten duena, 2023 ekitaldirako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira agindu honen argitalpenean: Agindua, 2023ko martxoaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza modernizatzeko laguntza-programaren laguntzetarako (Funts Teknologikoa), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Europar Batasunak finantzatua – Next GenerationEU), laguntza-programaren oinarriak ezarri eta deialdi publikoa egiten duena, 2023 ekitaldirako (2023ko martxoaren 27ko EHAA, 60. zenbakia).

2023/1478 (81/60) orrialdean, IV A Eranskina,

honela dioen tokian:

«Justifikazio hau 7.6 artikuluko zenbatekoak berdintzen edo gainditzen dituen gastu bakoitzerako bete behar da:»

Honela esan behar du:

«Justifikazio hau 7.7 artikuluko zenbatekoak berdintzen edo gainditzen dituen gastu bakoitzerako bete behar da:»

2023/1478 (81/61) orrialdean, IV B Eranskina,

honela dioen tokian:

«Arrazoiak:

○ Eskatzaileak hautatutako eskaintza ez da aurkeztu direnetan ekonomikoena, agindu honen 7.6 artikuluan adierazitakoaren arabera.

○ Ezin izan dira aurkeztu gutxienez hiru eskaintza agindu honen 7.6 artikuluak adierazi bezala, deialdia argitaratu aurretik egin baita gastua.

○ Ezin izan dira aurkeztu gutxienez hiru eskaintza agindu honen 7.6 artikuluak adierazi bezala; izan ere, haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez dago eskaintza horiek egin, eman edo hornitzen dituen entitate nahikorik.

○ Eskatzaileak hautatutako eskaintza ez da aurkeztu direnetan ekonomikoena eta ezin izan dira aurkeztu gutxienez hiru eskaintza agindu honen 7.6 artikuluan adierazitakoaren arabera.»

Honela esan behar du:

«Arrazoiak:

○ Eskatzaileak hautatutako eskaintza ez da aurkeztu direnetan ekonomikoena, agindu honen 7.7 artikuluan adierazitakoaren arabera.

○ Ezin izan dira aurkeztu gutxienez hiru eskaintza agindu honen 7.7 artikuluak adierazi bezala, deialdia argitaratu aurretik egin baita gastua.

○ Ezin izan dira aurkeztu gutxienez hiru eskaintza agindu honen 7.7 artikuluak adierazi bezala; izan ere, haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan ez dago eskaintza horiek egin, eman edo hornitzen dituen entitate nahikorik.

○ Eskatzaileak hautatutako eskaintza ez da aurkeztu direnetan ekonomikoena eta ezin izan dira aurkeztu gutxienez hiru eskaintza agindu honen 7.7 artikuluan adierazitakoaren arabera.»

2023/1478 (81/69) orrialdean, IX Eranskina,

honela dioen tokian:

«_________________________ jauna/andrea, edo hark ordezkatzen duena (kontratista/ onuraduna), _________________________ (IFZ: _________________________; zerga-egoitza: _________________________), SEEPeko baliabideek finantzatutako laguntzen onuraduna da, XX. osagaian ("_________________________") zehaztutako helburuak lortzeko behar diren jarduketak aurrera eramaten dituen kontratista/azpikontratista/onuraduna den aldetik. Eta adierazten du ezagutzen duela aplikatzekoa den araudia; zehazki, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/41 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren apartatu hauek:

1.– 2. apartatuko d) letra: «Suspertze- eta erresilientzia-planaren barruan erreformak eta inbertsio-proiektuak egiteko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoria eta kontrola egiteko, datu hauen kategoria harmonizatuak biltzea, bilaketak egiteko aukera ematen duen formatu elektroniko batean, eta datu-base bakarrean:»

Honela esan behar du:

«________________________________ jauna/andrea, edo hark ordezkatzen duena (onuraduna) _________________________ (IFZ: _________________________; zerga-egoitza: _________________________), SEEPeko baliabideek finantzatutako laguntzen onuraduna da, 13. osagaian ("ETEak bultzatzea") zehaztutako helburuak lortzeko behar diren jarduketak aurrera eramaten dituen onuraduna den aldetik. Eta adierazten du ezagutzen duela aplikatzekoa den araudia; zehazki, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/41 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren apartatu hauek:

1.– 2. apartatuko d) letra: «Suspertze- eta erresilientzia-planaren barruan erreformak eta inbertsio-proiektuak egiteko neurriei dagokienez, funtsen erabileraren auditoria eta kontrola egiteko, datu hauen kategoria harmonizatuak biltzea, bilaketak egiteko aukera ematen duen formatu elektroniko batean, eta datu-base bakarrean:»

2023/1478 (81/70) orrialdean, X Eranskina,

honela dioen tokian:

«[1] _______________________________________________ jaunak/andreak, bere izenean edo_________________________ (operadore ekonomikoa) ordezkatuz (operadore ekonomikoaren IFZ: _________________________),

_____________________________ zenbakiko espedientea duen lizitazio-prozedurari / dirulaguntza-deialdiari buruz».

Honela esan behar du:

«[1] _______________________________________________ jaunak/andreak, bere izenean edo ____________________________________ (onuraduna) ordezkatuz (onuradunaren IFZ: _________________________),

Dirulaguntzen deialdiari dagokionez, honako hau adierazten dut».


Azterketa dokumentala