Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2023ko apirilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1811

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoa duten udalerrietako eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen programaren (PREE 5000 Programa) aurrekontu-zuzkiduraren gehikuntza jakinarazten da, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasuna-NextGenetrationEUk finantzatua.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak 2021eko abuztuaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 185. zenbakian, argitaratu zuen abuztuaren 3ko 691/2021 Errege Dekretua (691/2021 Errege Dekretua, abuztuaren 3koa, zeinaren bidez dirulaguntza batzuk arautzen baitira lehendik dauden eraikinetan birgaitze energetikoko jarduketak egiteko, gauzatze aldera erronka demografikoa duten udalerrietan lehendik dauden eraikinetarako birgaitze energetikoko programa —PREE 5000 programa—. Programa hori sartuta dago Berroneratzearen eta erronka demografikoaren programaren barnean, Hiri-birgaitze eta hiri-berroneratze planean, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barnean. Horrez gain, aipatu dekretuaren bidez, zuzenean ematen zaizkie laguntza horiek autonomia erkidegoei) Programa horrek 50.000.000 euroko gehieneko aurrekontua zuen hasieran, eta Euskal Autonomia Erkidegoari 1.612.500 euro zegozkion.

EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko urriaren 18ko Ebazpenaren bidez (2021eko azaroaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 219. zenbakian), Euskal Autonomia Erkidegoko demografia-erronkako udalerrietan dauden eraikinak birgaitzeko dirulaguntzen programaren (PREE 5000 Programa barne) oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratu ziren, erronka demografikoa duten hirigintza berroneratzeari begira, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan dagoena, 1.612.500 euroko aurrekontuarekin (1.554.450 euro azken hartzaileak diruz laguntzeko eta 229.788.35 euro zeharkako kostu kontzeptuetan).

IDAEren Administrazio Kontseiluaren 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenaren bidez (2023ko urtarrilaren 11ko BOE, 9. zk.), Euskal Autonomia Erkidegorako bideratutako aurrekontua 6.612.798,08 euro handitzea erabaki da (6.383.009,73 euro, azken hartzaileei dirulaguntzak emateko, eta 229.788,35 euro, zeharkako kostuengatik).

Horiek horrela, aurkeztuko diren ahalik eta eskaera gehienei erantzuteko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoa duten udalerrietako eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen programa honetarako dagoen zuzkidura ekonomikoa 6.383.009,73 euro gehitzea (PREE 5000 Programa).

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoa duten udalerrietako eraikinen birgaitze energetikorako dirulaguntzen programaren deialdian (PREE 5000 Programa) aurkeztutako eskaerak finantzatzeko baliabide ekonomiko guztiak 7.937.459,73 eurokoak dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bilbao, 2023ko martxoaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala