Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2023ko apirilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1803

IRAGARKIA, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun zerbitzuburuaren lanpostua, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.

2023ko apirilaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (64. zenbakia) argitaratu da hurrengo lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia:

– Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Sustapen eta Osasun zerbitzuburuaren lanpostua (B2023/L02).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, 15 egun baliodunetan.

Donostia / San Sebastián, 2023ko apirilaren 3a.

(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala