
71. zk., 2023ko apirilaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1772
29/2023 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostu bat.
2/2023 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Errioxako ESIrako, Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Ez da hautagairik aurkeztu.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arabako Errioxako ESIko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia hutsik uztea.
Bigarrena.– Arabako Errioxako ESIko Giza Baliabideen Atalari ebazpen honen berri ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Laguardia, 2023ko martxoaren 20a.
Arabako Errioxako ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS RUIZ DE VERGARA LAORDEN.
RSS