Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2023ko apirilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1771

23/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin betiko zerrenda automatikoki onartu eta epaimahai kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena, Herri Kontuen Euskal Epaitegian Gidari Menpeko lanpostuak betetzeko.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren abenduaren 1eko 73/2022 Ebazpen bitartez (abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248 zk.) lehiaketa bidez lanpostua egonkortzeko ezohiko prozesua deitu zen, karrerako funtzionario moduan Herri Kontuen Euskal Epaitegian gidari/menpeko plaza bat betetzeko; lanpostu hori 2022ko ezohiko enplegu publikoaren eskaintzari dagokio, eta salbuespenezkoa da.

Herri Kontuen Euskal Epaitegian enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri espezifikoetan eta oinarri orokorretan aurreikusitakoaren arabera arautuko da hautaketa-prozesua. Oinarri horiek azaroaren 30eko 67/2022 Ebazpenaren bidez onartu ziren (2022ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta oinarri orokorren seigarren oinarriko 2. atalean ezarritakoaren arabera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren otsailaren 7ko 11/2023 Ebazpen bitartez prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen. Ebazpen hori 2023ko otsailaren 17ko 37. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen eta interesdunei 10 eguneko epea eman zitzaien erreklamazioak aurkezteko. Epe horretan inork ez zuen erreklamaziorik aurkeztu eta, honenbestez, oinarri-arau berak aurreikusitakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda behin betiko bilakatuko da.

Hori guztiori aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behin betiko bihurtzea enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin-behineko zerrenda, Herri Kontuen Euskal Epaitegian gidari/menpeko lanpostuk karrerako funtzionario gisa betetzeko.

Bigarrena.– Zazpigarren oinarri-arauaren 1. puntuak ezartzen du lehiaketan Epaimahai kalifikatzaile batek egingo duela merezimenduen balorazioa eta batzorde horretako kideak izendatuko direla aipatu zazpigarren oinarri-arau horrek xedatzen duen moduan, hau da, Lehendakaritzaren ebazpen bidez. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Hori dela eta, Lehendakaritza honek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 19.3 artikuluak eta HKEEren Barne Araubideko Erregelamenduaren 3.4.g) artikuluak (2022ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratuak) aitortzen dizkion eskumenen indarrez.

Hirugarrena.– Ebazpen honi atxikitako eranskinean zerrendatutako Epaimahai kalifikatzaileko kideak izendatzea.

Laugarrena.– Izendapena EHAAn argitara ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a.

HKEEren lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

Lehendakaria:

Titularra: Ana Mahave Olarte.

Ordezkoa: Iñaki Ruiz Céspedes.

Kideak:

1.– Titularra: Elena Cordero Zárraga.

Ordezkoa: Carmen Echezárraga Zuluaga.

2.– Titularra: Sonia Sangroniz Bárcena.

Ordezkoa: Susana Ortiz Jauregui.

3.– Titularra: Fernando Martínez de Zuazo Letamendi.

Ordezkoa: Juan Carlos Calzada Elorduy.

Idazkaria:

Titularra: Arantza Martínez de Lagrán Larrauri.

Ordezkoa: Aitor Calzada Uribe.


Azterketa dokumentala