Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2023ko apirilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1770

22/2023 EBAZPENA, martxoaren 29koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin betiko zerrenda automatikoki onartu eta epaimahai kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena, Herri Kontuen Euskal Epaitegian Administrari postuak betetzeko.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren abenduaren 1eko 72/2022 Ebazpen bitartez (abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 248. zk.) lehiaketa bidez lanpostua egonkortzeko ezohiko prozesua deitu zen, karrerako funtzionario moduan Herri Kontuen Euskal Epaitegian Administrari plaza bat betetzeko; lanpostu hori 2022ko ezohiko lan-eskaintza publikoari dagokio, eta salbuespenezkoa da.

Herri Kontuen Euskal Epaitegian enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuen oinarri espezifikoetan eta oinarri orokorretan aurreikusitakoaren arabera arautuko da hautaketa-prozesua. Oinarri horiek azaroaren 30eko 67/2022 Ebazpenaren bidez onartu ziren (2022ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta oinarri orokorren seigarren oinarriko 2. atalean ezarritakoaren arabera, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren otsailaren 7ko 10/2023 Ebazpen bitartez prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartu zen. Ebazpen hori otsailaren 17ko 37. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen eta interesdunei 10 eguneko epea eman zitzaien erreklamazioak aurkezteko. Epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu eta honenbestez, oinarri-arau berak aurreikusitakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtzen da.

Hori guztiori aintzat hartuta,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behin betiko bihurtzea enplegua egonkortzeko ezohiko prozesuan onartutako eta bazter utzitako izangaien behin-behineko zerrenda, Herri Kontuen Euskal Epaitegian Administrari lanpostu bat karrerako funtzionario gisa betetzeko.

Bigarrena.– Zazpigarren oinarri-arauak dio lehiaketan Epaimahai kalifikatzaile batek egingo duela merezimenduen balorazioa eta batzorde horretako kideak izendatuko direla aipatu zazpigarren oinarri-arau horrek xedatzen duen moduan, hau da, Lehendakaritzaren ebazpen bidez; ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Hori dela eta, Lehendakaritza honek, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 19.3 artikuluak eta HKEEren Barne Araubideko Erregelamenduaren 3.4.g) artikuluak (EHAAn 2022ko abenduaren 28an argitaratuak) aitortzen dizkion eskumenen indarrez.

Hirugarrena.– Ebazpen honi atxikitako eranskinean zerrendatutako Epaimahai kalifikatzaileko kideak izendatzea.

Laugarrena.– Izendapena EHAAn argitara ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
Lehendakaria:

Titularra: Ana Mahave Olarte.

Ordezkoa: Iñaki Ruiz Céspedes.

Batzordekideak:

1.– Titularra: Elena Cordero Zárraga.

Ordezkoa: Carmen Echezárraga Zuluaga.

2.– Titularra: Sonia Sangroniz Bárcena.

Ordezkoa: Susana Ortiz Jauregui.

3.– Titularra: Fernando Martínez de Zuazo Letamendi.

Ordezkoa: Juan Carlos Calzada Elorduy.

Idazkaria:

Titularra: Arantza Martínez de Lagrán Larrauri.

Ordezkoa: Aitor Calzada Uribe.


Azterketa dokumentala