Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2023ko apirilaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1766

101/2023 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean Erreferente Soziosanitarioaren eginkizunak beteko dituen pertsona izendatzen den.

Bat etorrita Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuarekin (2022ko abenduaren 22ko EHAAren 243. zenbakian argitaraturakoa), zeinetan ezarri ziren gobernantza soziosanitarioaren lurralde-definizioa eta -artikulazioa, eta bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarritzen dena.

Behin aztertuta abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei buruzkoa, eta bereziki, 45.3 artikulua, erakundeko profesionalen artetik, Erreferente Soziosanitarioaren figura izendatzeari buruzkoa.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Macarena Dominguez Valdivia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Erreferente Soziosanitario izendatzea.

Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2023ko martxoaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari (Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza) Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko martxoaren 8a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ALVARO IRUIN SANZ.


Azterketa dokumentala