Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2023ko apirilaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1730

AGINDUA, 2023ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2022ko azaroaren 30eko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako.

Hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 30eko Aginduan. Agindu horren bidez egin zen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten kidegoko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako (2022ko abenduaren 12ko EHAAn argitaratu zen). Huts horiek direla eta, Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 18.2.c artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, dagozkion aldaketak egingo dira.

Lehenengoa.– 2022/5345 (37/5) orrialdean, 1.3 oinarrian, honako hau dio:

1.3.– Txanda irekiko 183 plazarako deialdia egiten da, A taldekoak, A2 azpitaldekoak. Espezialitatearen eta irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren araberako banaketa honako hau da:

Honako hau esan behar du:

1.3.– Txanda irekiko 179 plazarako deialdia egin da, A taldekoak, A2 azpitaldekoak. Honelakoa da plazen banaketa, espezialitatearen eta irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren arabera:

Bigarrena.– Espezialitatearen eta irakasle-lanpostuen hizkuntza-eskakizunaren araberako banaketa osoa argitaratuko da. Honako hau da:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– 2022/5345 orrialdean (37/27), 9. Oinarriko bigarren paragrafoan, honako hau dio:

Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena hautatuak izan diren espezialitatean egingo da, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, deitzen diren lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartu beharko dute, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitatean behin betiko lehen destinoa lortu arte.

Honako hau esan behar du:

Karrerako funtzionario izateko destinoen behin-behineko esleipena egiteko, kontuan hartuko da hautagaiak zein espezialitateko lanpostutarako hautatu diren, lanpostu horietara esleitzeko, edo espezialitate horren bidez lor daitezkeen beste lanpostu batzuetara, prozesuan lortutako puntuazioaren arabera. Era berean, lanpostuak betetzeko hurrengo lehiaketetan parte hartzeko obligazioa izango dute aurrerantzean, harik eta lehenengo behin betiko destinoa lortzen duten arte, Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatutako ikastetxeetan eta hautatuak izan diren espezialitateko lanpostuetan edo espezialitate horren bidez eskura daitezkeen beste lanpostu batzuetan. Adierazitako esleipen- eta lehiaketa-prozeduretan, zehaztu egingo da zer lanpostu eta espezialitateren bidez eskura daitezkeen postuak.

Laugarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edota, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala