Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2023ko apirilaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1729

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez egin zen (2022-12-13ko EAO eta 2022-12-23ko EHAA).

2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez (2022-12-13ko EAO eta 2022-12-23ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko EAO), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

José Tomás Conde Ruano (NAN: ***1308**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00103-28. Jakintza arloa: «Itzulpengintza eta Interpretazioa». Saila: Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebakarra; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Itzulpen Praktikak III: Ingelesa-Gaztelania eta Gaztelania-Ingelesa I» eta: «Itzulpen Praktikak IV: Ingelesa-Gaztelania eta Gaztelania-Ingelesa II».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2023ko martxoaren 31.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala