Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2023ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1726

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrari jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. zenbakian eta aipatutako Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, VNA-A-2021-0004 erreferentzia duen Lopidanako (Vitoria-Gasteiz) «Inmoar» forjaketa artistikoaren eta tximinien tailerretik datorren baimendu gabeko isurketa espedienteari entzunaldia eman zaiola. Proiektu horren ezaugarriak eskuragarri daude espediente horretan.

Espedientea Mediterraneoko Arroen Bulegoan ikusi ahal izango da (Gamarrako Atea Kalea, 1-A, 11. Solairua, 01013 – Vitoria-Gasteiz), iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasi eta hamar egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezkeen alegazioak egin eta dokumentu eta egiaztapenak aurkeztu ahal izango dira.

Jendeak eta interesdunek horren berri izan dezaten ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala