Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2023ko apirilaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1720

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 29koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Andoaingo Ziako errekastoaren saneamendu-proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartzen duena.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 22ko ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion Andoaingo Ziako errekastoaren saneamendu-proiektuari, eta jendaurrean jarri zen.

Ebazpen hori 2022ko abenduaren 30ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Jendaurrean jartzeko epea amaituta, bi alegazio-idazki aurkeztu dira. Uraren Euskal Agentziak kontuan hartu ditu, eta aldaketa hauek egin dira proiektuan:

Cerrato industrialdeko bidean egin beharreko euri-uren kolektore nagusi berria etxebizitza-eraikinera eramango da, eta erabiltzen ez diren bigarren mailako sareak kenduko dira.

Era berean, proiektua gainbegiratu eta txostena egin zaio, eta egiaztatu da teknikoki zuzena dela eta arlo horretako araudi espezifikoan eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 234. artikuluan ezarritakoa betetzen duela (lege horren bidez egin zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauen transposizioa, Espainiako ordenamendu juridikoan egokitzeko).

Agentziako Administrazio Kontseiluak 2010eko ekainaren 29ko bileran emandako funtzioen eskuordetzearen arabera, zuzendari nagusiari dagokio proiektu hau onartzea. Hala dauka xedatuta Uraren Legeak (ekainaren 23ko 1/2006) bere 13 f) artikuluan, lege horren beraren 15 m) artikuluari eta Agentziaren Estatutuen 7.2 ñ) artikuluei buruz.

Azaldutakoa oinarri hartuta, proiektua jendaurrean jartzeko izapidea ebatzi eta behin betiko onartu behar da.

Horregatik, aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen eta oro har aplikatu behar diren gainerakoak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– ebazpena ematea Andoaingo Ziako errekastoaren saneamendu-proiektua jendaurreko informazioaren izapideari.

Bigarrena.– behin betiko onartzea Andoaingo Ziako errekastoaren saneamendu-proiektua. Kontrata bidez exekutatuko da kontratua, eta honenbesteko aurrekontua izango du: bederatzi milioi bederatziehun eta laurogeita hamabi mila eta berrogeita hamahiru euro eta hirurogeita hiru zentimo (9.992.053,63), BEZa barne.

Hirugarrena.– obraren zuinketa egitea, Uraren Euskal Agentziako teknikarien bitartez. Zuinketa horretan obraren errealitate geometrikoa egiaztatuko da, bai eta onartutako proiektuan agertzen diren eta egin beharreko kontraturako oinarrizkoak diren kasuena ere.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honi aurka egin dakioke, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuta Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 29.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala