Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2023ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1679

IRAGARKIA, 2023ko martxoaren 27koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez entzunaldia ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lanpostuen zerrenda onartzeko espedienteari, EAEko Espetxe-administrazioari atxikitako lanpostuak sartzeko.

Ekainaren 29ko 474/2021 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion, espetxe-arloko Estatuko legeria betearazteari dagokionez. Eskualdatze hori uztailaren 6ko 169/2021 Dekretuaren bidez hartu zen, zeinaren bitartez onartzen baita Estatuaren Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, espetxe-arloko Estatuaren legeria betearazteko eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzekoa.

Honen bidez jakinarazten da Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena jaso duela, Euskadiko espetxeetako langileen lanpostu-zerrenda (LZ) onartzeko prozedurari hasiera emateko. Hori horrela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluaren arabera, entzunaldia ematen zaie interesdun guztiei, hots, karrerako funtzionarioei eta bitartekoei, bai eta lan-kontratuko langile finko eta aldi baterakoei ere, lanpostu-zerrenda horren eraginpeko lanpostuetan, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita gehienez 15 egun balioduneko epean, egoki jotzen dituzten dokumentuak eta justifikazioak alegatu eta aurkez ditzaten.

Legezko ondorio guztietarako, jakinarazpena egintzat joko da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da interesdun orok eskatu ahal izango duela espediente osoa eskuratu ahal izatea. Espedientea espetxeetako langileen bulegoetan eskuragarri dago, eta bere kabuz, bakarrik edota aholkuak ematen dizkion pertsona batek lagunduta aztertu ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala