Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2023ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1660

571/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Ramón De La Puente Pagola jauna izendatzen den Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.

Ikusi da Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia, Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 8ko, 234/2023 Ebazpen bidez EHAAn argitaratua.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, eta haren baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondore, ikusi da, Juan Ramón De La Puente Pagola jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Ramón De La Puente Pagola jauna izendatzea Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko martxoaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala