
67. zk., 2023ko apirilaren 5a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1658
569/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Ramón De La Puente Pagola jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan Langileen Zuzendari lanpostutik kentzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 366/2017 Ebazpenaren bitartez, Juan Ramón De La Puente Pagola jauna izendatu zen Debarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaria lanposturako.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Juan Ramón De La Puente Pagola jauna Debarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko martxoaren 19ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari eta Debarreneko ESIari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.
RSS