Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2023ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1656

554/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez María Luisa Merino Hernández andrea Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzen den.

Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia 2023ko otsailaren 21eko EHAAn (36. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren otsailaren 8ko 235/2023 Ebazpenaren bidez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak ikusita, María Luisa Merino Hernández andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Luisa Merino Hernández andrea Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2023ko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 13a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala