Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2023ko apirilaren 5a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
1654

AGINDUA, 2023ko martxoaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez behin-behineko langilea izendatzen baita Osasun Sailean.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1.a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarri den gainerako araudian emandako ahalmenak erabiliz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak emandako txostenarekin bat etorriz eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Carmen Iciar Villamandos Ipiñazar andrea izendatzea komunikazio gaietako aholkularia izateko Osasun Sailean (kodea: 5223; dotazioa: 8; maila: zuzendaria).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostuari dagozkionak izango dira, eta atxikitzen zaion esparruaren berariazkoak.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren betekizunak betetzen baditu, Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.

Laugarrena.– Izendapen honek 2023ko apirilaren 1ean izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-zerrenda automatikoki iraungita geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularraren kargu-uztea gertatzen denean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko martxoaren 28a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala