Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1644

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 16koa, Justiziako sailburuordearena. Honen bidez, ebatzi eta argitaratu egiten dira karrera judizial eta fiskalerako eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzen 2023ko ekitaldirako deialdia egin eta laguntza horiek arautzen dituen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 20ko Aginduaren bidez deitutako laguntzak.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 20ko Aginduaren bidez (urriaren 10eko EHAA, 194. zk.), karrera judizial eta fiskalerako eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegorako sarbidea prestatzeko laguntzak deitu eta arautu ziren 2023rako. Agindu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, Hautaketa Batzordeak proposamena egin zuen, 2023ko otsailaren 9an, eta aipatutako aginduan izendatutako kideek osatu zuten.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Karrera judizialera eta fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora 2023rako sarbidea prestatzeko laguntzen onuradun hautatzea honako hauek:

(Ikus .PDF)

2.– Karrera judizial eta fiskalerako eta idazkari judizialen kidegorako oposizioak prestatzeko dirulaguntzak esleitzea, deialdiko 4.2 artikulua aplikatuz, honako pertsona hauei:

(Ikus .PDF)

3.– Honako eskatzaile hauek baztertutzat jotzea, eskatutako dokumentazioa ez igortzeagatik, atzera egiteagatik edo deialdiaren aginduan eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 16a.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala