Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1642

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 27koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, Itsasbalfegó, S.L. enpresaren atun gorria gizentzeko proiektua jendaurrean jartzekoa.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza Itsasbalfegó, S.L. enpresaren atun gorria gizentzeko proiektua abian jartzeko espedientea izapidetzen ari da, Getariako portutik gertu (Gipuzkoa).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea ondoren aipatzen den espedientea, 2023ko apirilaren 30era arte.

Espedientea.– Atunak gizentzeko proiektua. Tokia: 3,688 miliara, itsaso zabalean, Getariako portutik gertu dagoen kostaldean (Gipuzkoa).

Jarduera sailkatuaren lizentzia behar du proiektuak.

Proiektua baimentzeko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza da.

Bigarrena.– Edozein pertsona fisikok edo juridikok aztertu ahal izango du espedientea eta alegazioak egin ahal izango ditu. Espedientea Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan egongo da haren esku (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 3. solairua). Halaber, esteka honetan eskura daiteke:

https://www.euskadi.eus/jendeaurreko_erakustaldia/atun-gorriko-akuikulturako-instalaziorako-proiektua/web01-a2arraku/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.


Azterketa dokumentala