Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1641

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Ebazpena, 2023ko martxoaren 15ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez eratzen baita Euskadiko Eskualdeko Jarraipen Batzordea, 2023-2027ko epealdiko NPEaren Plan Estrategikoaren esparruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2023ko martxoaren 15eko Ebazpenean, zeinaren bidez eratzen baita Euskadiko Eskualdeko Jarraipen Batzordea, 2023-2027ko epealdiko NPEaren Plan Estrategikoaren esparruan (2023ko martxoaren 27ko EHAA, 60. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/1477 (3/3) orrialdean, b) letran, Bizkaiko landa-eremuko emakumeen elkarteak. Urtez urteko txandakatze-sistema, elkarte hauen artean:

hau dio:

«i.– LANDA XXI.

ii.– GAITTUN.»

baina hau esan behar du:

«i.– LANDA XXI.

ii.– GAITTUN.

iii.– Etxaldeko emakumeak.»


Azterketa dokumentala