Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
1635

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 27koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2023ko otsailaren 13an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez iragarri zen Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa (2023ko otsailaren 23ko EHAA, 38 zk.), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Europako Gaietarako Zuzendaritzakoa (kodea: 520010, dotazioa: 179).

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.


Azterketa dokumentala