Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1634

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 28koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Esperanza Díaz Tajada andreak gainditu egin duela 2022ko azaroaren 11ko Ebazpenak (2022ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Esperanza Díaz Tajada andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2874**. Kodea: PLC8L1-D00151-2. Jakintza arloa: Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Materialen Zientzia eta Teknikak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2023ko martxoaren 28a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala