Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1632

AGINDUA, 2023ko martxoaren 24koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Bizkaiko Espetxeko «Segurtasuneko zuzendariorde» lanpostua (kodea: 8358; dotazioa: 2) izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2023ko otsailaren 21eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2023ko martxoaren 1eko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Miguel Monreal Rivero jauna Bizkaiko Espetxeko Segurtasuneko zuzendariordea (kodea: 8358, dotazioa: 2) izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2023ko martxoaren 27tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 24a.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.


Azterketa dokumentala