Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1631

AGINDUA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, langile bat sail honetan izendapen askearen bidez beteta zegoen lanpostu batetik kentzea xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek egozten dizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

ebaZTEN dut:

Lehenengoa.– Ana Isabel de Miguel Echezarreta andrea Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari izatetik kentzea (lanpostuaren kodea: 520010 kodea; dotazioa: 93). Eskerrak ematen zaizkio betetako zerbitzuengatik.

Bigarrena.– Zerbitzuak emateko azken eguna 2023ko martxoaren 22a da.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala