Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2023ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
1630

AGINDUA, 2023ko martxoaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Xabier Irastorza Garmendia jauna izendatzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide, ELA sindikatuak hautatuta.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak V. tituluan arautzen du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua osatzeko aurreko arauetan –Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.b artikuluan batez ere– xedatutakoaren arabera, ELA sindikatuak, 2023ko otsailaren 28ko Batzorde Eragilearen bilkuran, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari berri bat izendatu du.

Ordezkari horren agintaldia lau urtekoa izango da, haren izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hara zenbaturik; bestalde, Gizarte Kontseiluko kideok, aipatu legeko 72. artikuluan ezarritako bateraezintasunak izango dituzte. Era berean, ezartzen da Gizarte Kontseiluko kideak beste agintaldi baterako bakarrik hautatu ahal izango direla berriro, hau da, segidakoa izan edo ez. Xabier Irastorza Garmendia jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatu zuen ELA sindikatuak, Hezkuntzako sailburuaren 2017ko urriaren 25eko Aginduaren bidez. Beraz, ezin izango da berriro hautatu ondorengo agintaldi batean.

Horren arabera, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak –interes sozialak ordezkatuko dituztenak unibertsitateen arloan eskuduntzak dituen sailburuaren aginduz izendatuak izango direla ezartzen duenak– xedatutakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xabier Irastorza Garmendia jauna, ELA sindikatuak aukeratua, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, Euskal Herriko gizarte-interesen ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala