Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2023ko apirilaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1621

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 10ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2022ko ekitaldian eskatutako laguntzak eman eta ukatzen dituena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren babesean. Agindu horren bidez, 2022rako nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzen oinarriak onartzen dira (Handitu Innova 2022 Programa).

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren babesean aurkeztutako laguntza-eskabideak ikusi dira. Agindu horren bidez, 2022rako onartu ziren nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten inbertsio handietarako laguntzen oinarriak (Handitu Innova 2022 Programa). Laguntza horiek Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan daude zerrendatuta, (1) eta (2), bai eta horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere. Eranskin horietan daude jasota espediente-zenbakiak.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa-garapenari laguntzeari buruzkoak, arau orokorrak ezartzen ditu Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako landa-garapenerako Batasunaren laguntza arautzeko. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2015-2020 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako Programa egin da, neurri horiek garatzeko Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 Erabakiaren bidez onartua.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2022ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez izendatutako Balorazio Batzordeak egindako ebazpen-proposamena aztertu da. Batzorde hori deialdiaren Aginduaren I. eranskineko 10.2 Oinarria aplikatuz eratu zen.

Kontuan hartu dira Balorazio Batzordeak egindako proposamena eta espedientean dagoen dokumentazio guztia. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean (1) zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin zerikusia duten inbertsio handietarako, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduan jasotakoen artean. Eranskin horretan zehazten dira diruz lagun daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa. Guztira, 4.145.736,47 euro finantzatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen kontura.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei (2) nekazaritza-ekoizpeneko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzak ukatzea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduan jasotakoen artean.

Hirugarrena.– Inbertsioak gauzatzeko epea ordainketa-kreditua edo konpromiso-kreditua eman den aurrekontu-ekitaldian amaituko da, eta, hala badagokio, luzatu ahal izango dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren I. eranskinaren 19.5 Oinarrian ezarritako gehieneko epean.

Enpresak aurkeztutako inbertsio-egutegiaren arabera eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduan ezarritakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.

Luzapena Deialdi-Aginduaren I. eranskineko 19.5 Oinarrian ezarritakoaren arabera eskatu ahal izango da, edo, epe hori amaitu bada, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean. Laguntza eman den hurrengo ekitaldian inbertsioak egiteko eskatu beharko da laguntza, edo azken zatia, bi urteko proiektuen kasuan, betiere Deialdi-Aginduan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira eta laguntzaren xedea mantentzen bada.

Inbertsioa ezarritako gehieneko epeen barruan egiten ez bada, luzapenak barne, edo inbertsioa egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa epe berean aurkezten ez bada, aurreko paragrafoetan ezarritako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 28ko Aginduaren 21. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura hasiko da.

Era berean, laguntza emateko xede den inbertsio-proiektua ez betetzeak, laguntza ematea ekarri duten betekizunak eta baldintzak ez betetzeak eta deialdia egiten duen Aginduaren I. eranskinaren 15. Oinarrian jasotako pertsona onuradunen betebeharrak ez betetzeak, eta, bereziki, onuradunari azken ordainketa egin eta hurrengo 5 urteetan gutxienez aktibo mantendu beharrak, ekipo informatikoen kasuan; gainerako ondasun higigarrien kasuan eta ondasun higiezinen kasuan, ordainketa osoa eta eraginkorra egin eta hurrengo 7 urteetan, 10 urte Jabetza Erregistroan inskribatu zenetik, eta denbora horretan ezin izango dira besterendu, amortizatu edo diruz lagundu ziren helburuetarako ez beste batzuetarako erabili, laguntzak eten egingo dira eta, hala badagokio, lortutako zenbatekoak itzuli egingo dira.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 10a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

I. ERaNSKINA
(Ikus .PDF)
II. ERaNSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala