
64. zk., 2023ko martxoaren 31, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 10 orri.)
- EPUB (709 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1601
IRAGARKIA, zeinaren bidez 2020. eta 2021. urteetako ekitaldi ekonomikoei dagozkien urteko kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistrora bidali ez dituzten fundazioen zerrenda argitaratzen den.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 32. artikuluaren lehenengo atalak ezartzen duenez, urteko kontuak onartu eta hurrengo 30 egun naturalen barruan, fundazioaren patronatuak urteko kontuak behar bezala sinatuta, eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako dokumentuak igorri beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroari, gordailutu ditzan.
9/2016 Legearen 32. artikuluaren bosgarren atalak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak, informazio gisa, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratuko du, baita kontuak akatsekin aurkeztu dituztenena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak eskatutakoa zuzendu ez dutenena ere. Hau da, Erregistroan kontuak gordailutu ez dituzten fundazioak.
Gainera, urteko kontuak aurkezteko betebeharra bete ez duten fundazioen zerrenda argitaratzerako orduan, bereizi egingo dira, batetik jarduera- edo funtzionamendu-egoera aktiboan dauden Fundazioak eta, bestetik, ustez ez-aktiboak direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren xedapen gehigarriaren bosgarren atalean xedatutakoa aplikatuz.
Ondorioz, 2020ko eta 2021eko ekitaldiei dagozkien kontuak aurkezteko legez ezarritako nahitaezko epea amaitu denez, eta Fundazioen Erregistroan jasotako jarduerarik ezaren presuntzioari eusten dioten fundazioak zehaztu direnez, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2021eko uztailaren 30eko Ebazpenaren arabera (2021eko irailaren 13ko EHAA, 182. zk.), argitalpen betebeharra betetzeari ekingo diogu honenbestez.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 23a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.