Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2023ko martxoaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1571

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean bideratutako 1033/2022 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

1033/2022 prozedura arrunta, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko ezohiko prozesurako deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan (desagertzear dagoena). Agindu hori 2022ko irailaren 30eko EHAAn argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala