Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1543

IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 7402 erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duela finkak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten diola, eta honela deskribatzen dela:

«Iturrigorri auzoko 150. zenbakiko eraikinaren 4. ztro. etxebizitza, ondorengo mugarriak dituena: Iparraldean: sarrerak, Hegoaldean: 150-d jabekideen erkidergoa, eskailera-kaxa eta 150-b jabekideen erkidegoa, Ekialdean: sarrerak, Mendebaldean: 147, 471 eta 146 jabekideen erkidegoa.»

Katastroko 285 poligonoko 150-c katastro-partzelari dagokio.

Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1021 liburukian, 286 liburuan, 134. folioan, 2. Inskripzioa, 7402 zk.ko finkan, ondorengo pertsonen izenean dagoena: Domitilo Raneros Fernández, Obdulia Prietorekin ezkonduta dagoena; Florencio Raneros Fernández; Maria Monserrat Antonia («Resurrección») Raneros Prieto, Moure M. Solouka-rekin ezkonduta dagoena; Florencio Raneros Prieto, Angeles Ramareda García-rekin ezkonduta dagoena eta Julio Dieguez Vilamea María Matute de los Mozosekin ezkonduta dagoena.

Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «Iturrigorri-Peñaskal (3. fasea: I) B.J.P.» proiektua gauzatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.

Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz etendako segidako traktuari berrekiteko, eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, jendaurrean jartzen da finka horren gainean eskubidea dutela egiaztatzen dutenek alegazioak edo aurka egin ahal izan dezaten, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1), 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 3a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.


Azterketa dokumentala