Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1542

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 366/2022 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

366/2022 prozedura laburtua, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko apirilaren 5eko Ebazpenaren aurka 2022ko apirilaren 13an jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka eskatua. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan 2022-2023 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartu eta argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

ERANSKINA

Eskaria baiesteak zerrenda hauetako hautagaiei eragin diezaieke:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala