Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
1541

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean bideratutako 679/2022 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

679/2022 prozedura arrunta, Hezkuntza Sailaren 2022ko ekainaren 20ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, partzialki baiesten da 2022ko otsailaren 14ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez xedatzen da argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bitartez oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrendak ere; eta 2020ko otsailaren 18ko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak eragin diezaiekeen pertsonak, eta, beraz, aipatutako prozeduran interesduntzat hartzen direnak, honako hauek dira: aipatutako hautaketa-prozesuan Makinen Mekanizazio eta Mantentze Lanetako espezialitatean parte hartu dutenak, txanda librean eta desgaituentzako txandan, betiere oposizio-faseko bigarren proba gainditu badute eta hautaketa-prozesuan 7,8031 puntu baino gutxiago lortu badituzte.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala