
62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
1540
IRAGARKIA, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 274/2022 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.
274/2022 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko ekainaren 14ko Ebazpenaren aurka jarria. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2022ko apirilaren 5eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (azken ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan 2022-2023 ikasturtean ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda onartu eta argitaratu zen).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 16a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
ERANSKINA
Eskaria baiesteak zerrenda hauetako hautagaiei eragin diezaieke:
RSS