Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIKO BOSGARREN ATALA
1537

EDIKTUA, 490/2021 kanbio-judizioaren apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: apelazio-errekurtsoa, 400/2020 kanbio-judizioa (migrazioa; 2000ko PZL).

Gai horretan erabaki hau hartu da:

– Ediktu bidez Quesería Diputación, S.L.ri jakinaraztea aipatu prozesuan 2023ko urtarrilaren 27an eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke, kasazio-interesa egiaztatuz gero, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Epe berean, arau-hauste prozesalagatiko errekurtso berezia ere jarri ahal izango da.

Aipatu pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Ediktu Judizialen Taula Bakarrean argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2023ko martxoaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala