Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1534

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, 2022ko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda jakitera ematen duena, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoei izan ezik, bideratutako dirulaguntzak arautzen dituen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduak finkatutako esparruan (2022ko ekainaren 3ko EHAA).

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedienteak ebazten dituen ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazpen-balioa izango du argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, dirulaguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

Horregatik guztiagatik, dirulaguntzen espedienteak ebazten dituen Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren 2023ko otsailaren 6ko Ebazpena jakinarazi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 10eko Aginduaren esparruan emandako dirulaguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak eman ziren, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoentzako izan ezik.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala