
62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 2 orri.)
- EPUB (144 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1532
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 8koa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, 2022ko ekitaldian eman diren laguntzen onuradunen zerrenda jakitera ematen duena, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei bideratutako dirulaguntzak arautzen dituen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 31ko Aginduak finkatutako esparruan (2022ko ekainaren 15eko EHAA).
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 31ko Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedienteak ebazten dituen behin betiko ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, eta jakinarazpen-balioa izango du argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Era berean, dirulaguntzak emateko ebazpena EHAAn argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Horregatik guztiagatik, dirulaguntzen espedienteak ebazten dituen Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren 2022ko azaroaren 11ko behin betiko Ebazpena jakinarazi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko maiatzaren 31ko Aginduaren esparruan emandako dirulaguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioei bideratutako laguntzen deialdia egin zen.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 8a.
Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,
EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.
RSS