
62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (137 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1531
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 6koa, Hezkuntzako sailburuordearena, udal haur-eskolei 2022-2023ko ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.
2022ko abenduaren 26ko EHAAn, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 2ko Agindua argitaratu zen, 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako 2022-2023ko ikasturterako dirulaguntzak iragartzen dituena.
Agindu horren 11.1 artikuluarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 2ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS