
62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1529
AGINDUA, 2023ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Liceo Vasco-Francés Larrun» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Donostiako (Gipuzkoa) «Liceo Vasco-Francés Larrun» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena eskatuz «Ecole Larrun, S.L.» erakundearen legezko ordezkariak aurkeztu duen eskabidea aztertu da.
Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horren berri eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematen da Donostiako (Gipuzkoa) «Liceo Vasco-Francés Larrun» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko. Egun titulartasuna «Ecole Larrun, S.L.» erakundeak dauka, eta aurrerantzean «Ecole Larrun, S. Coop.» entitateak izango du. Azken horrek subrogatuko ditu titulartasuna aitortzen zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideak.
Bigarrena.– Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.
Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:
Kode zenbakiak: 013641 (EAE) eta 20015433 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Liceo Vasco-Francés Larrun».
Titularra: Ecole Larrun S. Coop.
Helbidea: Zorroaga pasealekua, 7.
Udalerria: Donostia / San Sebastián.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 142 ikaspostutarako edukierarekin.
Laugarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS