Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1525

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdiaren 9.7 artikuluan ezartzen da ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela deialdi horren bidez emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako dirulaguntza aldatu zaienen zerrenda ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2021eko martxoaren 23an egindako bilkuran, eta erabakia 2021eko apirilaren 13ko EHAAn argitaratu zen (71. zk.), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 24ko Ebazpenaren bidez.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2021eko deialdiaren babesean dirulaguntzak jaso dituzten enpresa onuradunen zerrenda (ikus ebazpen honen eranskina).

Bigarrena.- Berariaz jakinaraztea deialdi honen xede diren dirulaguntzak % 100ean finantzatuta daudela REACT-UE baliabideen kargura, Europar Batasunak COVID-19 pandemiari emandako erantzunaren barruan, Euskadiko 2014-2020 Europako Gizarte Funtsaren Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARIA GLORIA MUGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala