
62. zk., 2023ko martxoaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (142 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1524
EBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko 2019ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen enpresa onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko laguntzen 2019ko ekitaldirako deialdiaren 9.7 artikuluan ezartzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dela deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradun diren enpresen zerrenda, diru-zenbatekoak adierazita, bai eta emandako dirulaguntza aldatu zaien enpresen zerrenda ere. Horretaz gain, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, eta 2019ko irailaren 12ko EHAAn argitaratu zen (173. zk.), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2019ko irailaren 3ko Ebazpenaren bidez.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan 30 urtetik gorako luzaroko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean 2019an emandako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da zerrenda hori.
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuak finantzatzen parte hartu ahal izango duela, EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
RSS