Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2023ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1512

IRAGARKIA, 2023ko martxoaren 20koa, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria-egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legearen espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten dituena.

Ezinezkoa izan da ebazpen horien jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) agertu ahal izango dira, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, ebazpenen testu osoa ezagutzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 20a.

Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO RODRÍGUEZ RANZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala