Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2023ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1510

IRAGARKIA, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legean ezarritako prozeduraren arabera Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatutako 20829/B erregistro-finkaren segidako traktua berrabiarazteko espedienteari buruzkoa.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak, Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten du Bilboko 13. zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatzeko asmoa duen finkak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoru Ondare Publikoari eragiten diola, eta honela deskribatzen dela:

«Hirikoa: herri horretako Iturrigorri auzoko Arana zeharkaleko auzo-etxeko laugarren etxebizitza, zenbaki eta izenik gabea, lehenengo solairua».

Katastroko 285 poligonoko 105 katastro-partzelari dagokio.

Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 761 liburukian, 514 liburuan, 130. folioan, 20829/B zenbakiko finkan, lehenengo inskripzioan, Gregorio Yañez Tiveiras-en izenean.

Aipatutako finka Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzak eskuratu zuen nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez, «Iturrigorri-Peñaskal (3. fasea: II) BJP» proiektua gauzatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Lurzoruaren Ondare Publikoari atxikitako jabari publikoa da, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 16.2.f artikuluan xedatutakoaren arabera.

Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz etendako segidako traktuari berrekiteko, eta finka Bilboko 13. Jabetza Erregistroan inskribatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, 1946ko otsailaren 8ko Hipoteka Legearen 206. artikuluan xedatutakoaren babespean, iragarki hau argitara ematen da, finka horren gaineko eskubidea dutela egiaztatzen duen orok Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren Zuzendaritzaren aurrean alegazioak egin ahal izateko edo aurka agertzeko (Donostia kalea 1). Horretarako 30 eguneko epea izango da, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 6a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.


Azterketa dokumentala