Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2023ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1507

IRAGARKIA, 65/2023 eta 124/2023 prozedura arruntetan (2. sekzioa) interesa duten pertsonak epatzeari buruzkoa.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira bidaltzea honako prozedura hauei lotutako administrazio-espedientea:

65/2023 eta 124/2023 prozedura arruntak, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren eta hutsen zuzenketaren aurka jarri direnak. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak onartzen dira.

Aurkeztu diren administrazioarekiko auzi-errekurtsoak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrei buruzkoak dira.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozedura horietan interesa dutenak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik bederatzi egun igaro aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusira joan daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 27a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN JOSUNE IRABIEN MARIGORTA.


Azterketa dokumentala