Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2023ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1498

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 9koa, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira 2022-2023 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei emandako dirulaguntzak.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 15eko Aginduaren bidez onartu ziren 2022-2023- ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzen arauak (2022ko azaroaren 23ko EHAA, 224. zk.).

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horretarako, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea honako deialdi honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda: 2022-2023 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak emateko deialdia Dirulaguntza horiek Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariaren 2023ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez esleitu ziren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da dirulaguntzen zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria,

Miren Artaraz Miñón.

Eranskina

2022-2023 ikasturtean, dirulaguntzak ematen baitzaizkie ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei emandako laguntzak:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala