Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2023ko martxoaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1491

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren babesean eman diren dirulaguntzen enpresa onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematerakoan publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren 9.7 artikuluan ezartzen da ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela deialdi horren bidez emandako dirulaguntzen enpresa eta erakunde onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako dirulaguntza aldatu zaienen zerrenda ere. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez onartu zuen deialdi hori, 2019ko abenduaren 11n egindako bilkuran, eta erabakia 2019ko abenduaren 27ko EHAAn argitaratu zen (246. zk.), Lanbideko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea luzaroan langabezian dauden 30 urte baino gehiagoko langabeak EAEko lantokietan kontratatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren babesean dirulaguntzak jaso dituzten enpresa onuradunen zerrenda (ikus ebazpen honen eranskina).

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuek EGF Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa ere jaso dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 aldirako EGFren Programa Eragilearen esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala