Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2023ko martxoaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1403

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 10ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko urriaren 5eko Aginduaren babesean ezarritako laguntzak. Agindu horren bidez, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako 2021eko ekitaldirako laguntza-programa arautzen eta iragartzen da, COVID-19ari aurre egiteko (MBT 2021).

Dirulaguntzak emateko ezinbestean bete behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, behin ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratu ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko urriaren 5eko Aginduaren 16. artikuluko 5. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Merkataritzako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko urriaren 5eko Aginduaren babesean ezarritako laguntzei dagokienez (Agindu horren bidez, Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendurako 2021eko ekitaldirako laguntza-programa arautzen eta iragartzen da, COVID-19ari aurre egiteko MBT 2021), 2021eko ekitaldian onartutako (I. eranskina) eta ukatutako (II. eranskina) espedienteen zerrenda, Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera (egoitza elektronikoko taulan argitaratua).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 10a.

Merkataritzako zuzendaria,

MARÍA ELENA MORENO ZALDIBAR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala