Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2023ko martxoaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1383

AGINDUA, 2023ko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Bilboko (Bizkaia) «Lulabai» haur eskola pribatuaren baimena, haren titulartasuna aldatu delako.

Bilboko (Bizkaia) «Lulabai» haur eskola pribatuaren legezko ordezkariak eskola horren titulartasuna aldatzeko eskabidea aurkeztu du. Aztertu dugu eskabide hori.

Espediente hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetu da, indarreko araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «Lulabai» haur eskola pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea. Orain arte, «Escuela Infantil Lulabai, S.L.» erakundeak izan du titulartasun hori. Aurrerantzean, Bilboko «Lucymoon Child Proyects 4.0, S.L.» erakundeak izango du titulartasuna, eta aitortu zaion ikastetxeari dagozkion betebehar eta eskubideetan subrogatuta geratuko da.

Bigarrena.– Titulartasun-aldaketa Hezkuntza Saileko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuko da, eta ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan.

Hirugarrena.– Ikastetxea erregistroko datu hauekin inskribatuko da:

Kode zenbakiak: 015851 (EAE) eta 48019493 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur Eskola Pribatua.

Izen espezifikoa: «Lulabai»

Titularra: «Lucymoon Child Proyects 4.0, S.L»

Helbidea: Quintana, 5-7-7 bis

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, edukiera honekin:

● Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 3 unitate 1-2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa bakoitza.

Laugarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala